Familien Egunarekin amaitu dute San Martin Astea adinekoen egoitzan

Uztarria.eus 2017ko azaroaren 12a

Astelehenetik ospakizunetan aritu ondoren, atzo amaitu zuten San Martin astea herriko adinekoen egoitzan. Azken egunean, Familien Eguna ospatu zuten egoiliarrek, eta beraien senideen laguntzarekin festa giroa nagusitu zen egun osoan. Goizean, meza nagusia egin ondoren, toka txapelketan aritu ziren egoiliarrak, eta, ondoren, bazkaria egin zuten. Arratsaldean, karaokean aritu ziren, eta Izarra trikitilariaren erromeriarekin amaitu zuten festa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide