79 azpeitiarrek amaitu dute Behobia-Donostia lasterketa

Uztarria.eus 2017ko azaroaren 12a

Gizonezkoetan, helmugara iritsi den aurreneko azpeitiarra Iñigo Egaña izan da (01:13:48). Emakumezkoetan, aldiz, Miren Iriarte (01:37:22). Guztira, 30.912 pertsonek zuten izena emanda lasterketarako.  

Milaka pertsona korrika irten da gaur, azaroak 12, Behobia-Donostia lasterketan, eta tartean izan dira dozenaka azpeitiar. Guztira, Azpeitiko 79 lagunek amaitu dute lasterketa. Azpeitiarren klasifikazioa osorik, hemen. Gaur goizean, antolakuntzak 30.912 izen-emate zituen zenbatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide