Joan den astean ekin zion Gaztetxeak photoshop tailerrari, eta ondo, gainera. Izan ere, adin ezberdinetako lagunak hurbildu ziren bertara, argazkiak editatzeko programa erabiltzen ikastera. Gaztetxeko kideek gidatu zuten saioa, eta oinarrizko tresnak erabiltze irakatsi zieten bertaratu zirenei. Atal teorikoaren ostean, bigarren saioa izango da bihar, irailak 16, 18:00etan hasita.
Bigarren saioa praktikoagoa izango da, eta Gaztetxera hurbiltzen direnak sortzaile lanetan jarriko dira. Joan den asteko hitzorduan egon ezin izan zutenek, ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute bihar.