Zabalik da Hazilan programaren hirugarren edizioan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko aza. 21a, 11:00

Hazilanen bigarren edizioko irudia. (Iraurgi Berritzen)

Urola Erdian Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak garatzen du Hazilan programa, eta urtero 15-20 gaztek parte hartzen dute. Hazilanen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko herritarrak laneratzea. Dagoeneko eman daiteke izena programan.

Urola Erdian Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak garatzen du Hazilan programa, eta programa horren hirugarren edizioa da aurtengoa. Urtero 15-20 gaztek parte hartzen dute saioetan. Hazilanen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko herritarrak laneratzea.

Hazilanek enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaileak eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren helburuen eta emaitzen arabera kudeatzeko gauza direnak. Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxe bateko ikasgeletan eskuratzen. Hazilanek konpetentzia horiek jasotzeko bidea erraztu nahi du, lan eremuko esperientzia zehatz baten bidez edo enpresak garatu nahi duen proiektuarekin uztartuz.

Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fasean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dira, praktikak gauzatzen dira edo enpresa-proiektuetan parte hartzen da. Honako hauek dira proiektuaren ezaugarriak: Hazilanek aukera berdintasunaren eta diskriminazio ezaren benetako integrazioa lortu nahi du, eta genero berdintasuna bermatuko du.

Programan parte hartu nahi duten enpresa edo pertsona guztiek www.hazilan.eus helbidean sartuta edota Iraurgi Berritzeneko 943-85 11 00 telefonora deitu eta Sandra Fernandezengatik galdetuta lor dezakete behar duten informazioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide