Ospitalera eraman dute Sistiaga Errekako harrobi inguruan istripua izan duen gizona

Uztarria.eus 2017ko azaroaren 22a

Sistiaga Errekan irauli den kamioia. (Bomberos Euskadi)

Kamioi bat baso bide batean bidetik atera eta maldan behera erori da. 54 urteko gizon urretxuar bat zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera.

Sistiaga Errekako harrobiaren inguruan istripua gertatu da gaur arratsaldean, 17:30 inguruan. Kamioi bat baso bide batean bidetik atera eta maldan behera erori da. 54 urteko gizon urretxuar bat (Gipuzkoa) zihoan ibilgailuaren barruan, eta suhiltzaileak bertaratu dira hari laguntzera. Konbultsioak, kolpeak eta zauriak zituen gidariak, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide