Eguraldiak lagundu ez arren, dantzari txikien ikuskizunarekin giro ederrean ospatu dute Itsasi Eguna

Uztarria.eus 2017ko aza. 25a, 16:37

Itsasi Eguna ospatzen ari dira gaur, zapatua, Itsasi kultur taldeko ehunka lagun. Goizean, 11:30ean, eman diote hasiera ospakizunari, parrokian egin duten elizkizunarekin. Ondoren, kalejira egitekoak ziren, baina euriagatik bertan behera geratu da, eta taldeko dantzari gaztetxoenek hainbat dantza eskaini dute Frontoi Txikian. Pilotalekuko harmailak jendez bete dira, eta ospakizuna borobiltzeko, taldekide guztiak bazkaltzera joan dira.

Hona hemen Itsasi Eguneko goizak eman duena irudietan: (Argazkiak: Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide