Bidelan Programaren balorazioa egin du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko abe. 5a, 10:41

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dituzte parte-hartzaileek, bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Horrez gain, eskualdeko sektore ezberdinetako pertsonen bisitak ere jaso dituzte. "Oso positibo" baloratu dute egitasmoa.

Iraurgi Berritzeneko enplegu arlotik, Bidelan programa garatu da azaroaren 6tik 17ra , eta 12 pertsonek hartu dute parte egitasmoan.

Bi astetan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dituzte bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdinetako pertsonen bisitak ere izan dituzte:

  • Lehen sektoretik Yurre Peñagarikano
  • Industria sektoretik Domusako Maria Dominguez
  • 3. adinetik Edurne Zubia
  • Zerbitzu sektoretik Eroskiko Ainara Blanco

Partaideek oso positiboki baloratu dituzte bisitak, bertan informazio oso baliogarria jaso dutelako.Esaterako, ikasi dute zer nolako profila eskatzen duten leku horietan lana egiteko. Bidelanen helburua izan da pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea. Oraingoz, bi partaide industria arloan hasi dira lanean, eta beste bi ikastaroa zehatz bat ateratzeko zain daude.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide