Iker Aizpuruk bi domina lortu ditu orain arte, kirol egokituko IWAS Munduko Jokoetan

Uztarria.eus

Iker Aizpuruk bi domina lortu zituen atzo, abenduak 4, Portugalen –Vila Real De Santo Antonio herrian–jokatzen ari diren kirol egokituko IWAS Munduko Jokoetan. 

Aizpuru gazteena da txapelketako parte-hartzaileen artean, baina hala ere, bi aldiz igo zen podiumera atzokoan. Zilarrezko domina eskuratu zuen 50 metro bizkarrez proban, eta brontzezko domina 50 metro tximeletan. 

Bihar, abenduak 6, bukatuko da txapelketa. Kirol Egokituko Espainiako Federazioak deitu zuen azpeitiarra jokoetarako.

(Argazkia: Izarraitz igeri elkartea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide