Uztarria Komunikazio Taldeak eta Kulturaz Kooperatibak elkarlanean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako bertso porra antolatu dute, eta hilaren 16ko 17:00ak bitartean egin daitezke apustuak. Abenduaren 17an, igandez, jokatuko dute finala Barakaldoko BECen, eta honako hauek dira txapelaren bila ariko diren zortzi bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre.
Apustu bakoitza 10 euro ordaindu beharko da. Porrak Uztarriaren egoitzan, Etxe Zurin, Korralen, Orkatzen, Amaian, Sanagustin kulturgunean eta Jim Clarken egin ahal izango dira, abenduaren 16a bitartean. Apustua egiteko orriak taberna horietan eskuratu ahal izango dira gaurtik aurrera.
Saria eta zozketak
Uztarriaren eta Kulturazen bertso porran parte hartu nahi dutenek finaleko sailkapenaren hurrenkera asmatu beharko dute. Horrenbestez, txapeldunetik zortzigarren sailkatura arteko zerrenda asmatzen duenak jasoko du bildutako diruaren %60.
Zerrenda osotasunean asmatzen duen parte-hartzailerik izan ezean, sailkapen orokorrera gehien gerturatu denak jasoko du saria (goiko postuetatik hasita). Berdinketarik izango balitz, diru-saria parte hartzaile horien artean banatuko da.
Bestalde, diru-sariaz gain, porran parte hartzen duten guztien artean Sanagustin kulturguneko jatetxean bi lagunentzako afaria eta 2018rako Kultur Bono bat zozkatuko dira.
Jasotako diruaren %40, berriz, Uztarriarentzat izango da.
Animatu eta egin apustu, potorik gabe!