June Elorzak eta Eneko Sarasuak irabazi dute sanikolasetako dantza solte txapelketa

Uztarria.eus 2017ko abe. 6a, 16:35

June Elorza dantzari azpeitiarrak eta Eneko Sarasua azkoitiarrak osatutako bikoteak jantzi du Orioko San Nikolas festetako txapela. Gaur, San Nikolas eguna, jokatu dute txapelketa, 12:30ean hasita. Guztira, zortzi bikotek hartu dute parte eta azpeitiarrak nagusi izan dira sailkapen orokorrean. Izan ere, Elorzas eta Sarasuaz gain, beren abileziak erakutsi dituzte Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida azpeitiarrek, eta gaurkoan txapela janzterik izan ez badute ere, bigarren sailkatu da Azpeitiko bikotea. Hirugarren postua, berriz, Villabona-Adunakoko Gorka Duranek eta Maitane Irurzunek eskuratu du.

(Argazkia: Luis Alberdi 'Beltza'.)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide