LABek egoitza berria zabaldu du Done Jakue kalean

Uztarria.eus 2017ko abenduaren 7a

LAB sindikatuak egoitza berria zabaldu du Azpeitian. Enparan kaletik Done Jakue kalera lekualdatu dute bulegoa. Ohiko zerbitzuak egoitza berrian emango dituzte aurrerantzean, eta, gainera, astelehenean Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusi ohiak hitzaldia eskainiko du bertan, 18:00etan hasita. Solasaldia Independentzia, dena aldatzeko jardunaldien barruan emango du Etxaidek. Ernaik, LABek, Basanderiekek eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dituzte jardunaldiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide