Abenduko lehen odol ateraldia egingo dute astelehenean

Uztarria.eus 2017ko abenduaren 8a

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan izango dute odola emateko aukera. Abenduaren 27an izango da hil honetako bigarren hitzordua.

Abenduan bi odol ateraldi egingo dituzte, eta horietan aurrena astelehenean izango da, abenduak 11. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan izango dute odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar oro animatu nahi dute odola ematera, gazte zein heldu. Abenduaren 27an izango da hil honetako bigarren hitzordua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide