Haizea hasi da kalteak eragiten herrian

Uztarria.eus 2017ko abe. 11a, 10:58

Alerta laranja ezarrita zegoen haize denboaleagatik atzo 21:00etatik aurrera, eta denboraleak hainbat kalte eragin du herrian. Ertzaintzak adierazi duenez, Urraki mendatean txandaka ari dira bideratzen zirkulazioa, zuhaitz bat erori delako errepidera. Oñatz auzoan ere eroritako zuhaitzek errepidea oztopatzen dute, eta kamioientzako itxi egin dute bidea.

Atzo gauean, berriz, Enparan Dorretxearen atzeko zuhaitz bati adarra hautsi zitzaion, eta errepidearen ondoan aparkatuta zegoen auto baten gainera erori zen. Ez zen inor zauritu, eta suhiltzaileak bertaratu ziren adarra kentzera. Dagoeneko zabalik dago errepide zati hori.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide