EHUk hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du bihar Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2017ko abe. 11a, 16:50

EHUk Donostian duen campuseko irudia.

Saioa 18:30ean hasiko da, eta elebitan egingo dute.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan eta urtarrilean zehar, eta bihar, asteartea, Azpeitian egingo du geldialdia. EHUri buruzko informazio orokorra eskainiko dute biharko saioan. Horrez gain, ikasleei gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzean sortzen zaizkien zalantzak argitzen saiatuko dira. Jardunaldien helburua da "EHUren eta etorkizunean unibertsitateko ikasle izango direnen arteko lehen harremana bideratzea". 

Saioa Sindikatu Zaharrean eskainiko dute, 18:30ean hasita. Euskaraz zein gazteleraz emango dute informazioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide