Alex Aizpuru: "Denboraldi hasieran ez nuen espero hain ondo ibiliko nintzenik"

Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 13a, 13:19

Alex Aizpuru Beasaingo elastikoarekin eta baloiarekin Madalena auzoa atzean duela. (Julene Frantzesena)

Beasainen jokatzen du azpeitiarrak, eta zapatuan Lagun Onaken kontra jokatuko du Garmendipe (18:00). Espainiako Hirugarren Mailako IV. multzoko goleatzaile nagusia da, 13 golekin.

Alex Aizpuru Kaxe (Azpeitia, 1994) izugarrizko denboraldia egiten ari da Beasain taldearekin Espainiako futboleko Hirugarren Mailan. Duela bi urte utzi zuen bere "betiko" kluba, Lagun Onak futbol taldea, baina futbolean aritzeko Azpeitia utzi izanagatik, "etxean bezala" sentitzen dela dio Kaxek. Horrela deitzen diote etxetik kanpo ere. "Alex amak ere ez dit deitzen, haserretzen denean ez bada behintzat".

Urteetan Lagun Onaken aritu ostean, aurreko denboraldian Vitoriarekin jokatu zenuen. Mailaz igo zineten, baina ez zizuten kontratua berritu.

Igoera fasea jokatu genuen Lagun Onakekin aritu nintzen azken denboraldian. Sasoi hura bukatzean, Eibarretik deitu zidaten, hango bigarren taldearekin aritzeko. Aukera aprobetxatu behar zela-eta joan nintzen hara. Denboraldi ona izan zen taldearentzat, Bigarren B Mailara igo ginen, baina pertsonalki ez zen hala izan. Ez nuen asko jokatu, eta jokatzen ez duzunean...

Beasaindik deitu zizuten, gero.

Vitoriak ez zuen nirekin kontatzen denboraldi honetarako, eta kontratua etetear nengoen. Beasaingo entrenatzaileak deitu zidan, eta haiek ere igoera fasea jokatuta zeudenez eta talde ona zenez, hara joatea erabaki nuen.

Espainiako Bigarren B Mailara igo eta taldean ez jarraitzeak pena pixka bat emango zizun, ezta?

Bai, noski. Taldearekin mailaz igotzea lortu eta alde egin behar izatea... Sari hori ez aprobetxatzeak pena ematen du, baina aurten, Beasainen, gauzak ondo doazkigu, eta gustura nago. Sailkapeneko aurrenak gara, eta lau puntura dugu bigarren taldea. Hori bai, oraindik asko falta da denboraldia bukatzeko, erdia ere ez dugu egin. Kontua ez da nola hasten den denboraldia, nola bukatzen den baizik.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide