Karmelo Etxegarai Ikastolako horma irudia egiteko prozesua bideoan jaso du haren egile Iñigo Bordak

Uztarria.eus

Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolak Euskal Herria auzunean duen eraikinaren jolastokian horma irudia egin du Iñigo Borda azpeitiar ilustratzaileak. Jolas parkea berritu zuten duela hilabete batzuk, eta jolastokiko horma batzuk margotu ditu. Murala egiteko prozesu guztia bideoan jaso du sortzaileak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide