Kimu Batek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Uztarria.eus 2017ko abe. 15a, 11:07

Herenegun banatu zituzten Bilboko Euskalduna jauregian aurtengo Bikain ziurtagiriak, eta Azpeitiko Kimu Bat izan zen goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuten 16 erakunde eta enpresetako bat. Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da Bikain, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen duena. Hiru aitortza maila edo ziurtagiri daude Bikainen barruan, oinarrizkoa, tartekoa eta goi maila; azken hori da Azpeitiko lorezaintza enpresak eskuratu duena.

2007an abiatutako bidearen fruitua da Kimu Batek jaso duen ziurtagiria. Urte hartan jarri zuen martxan enpresa barruko euskara plana, Elegunerekin lankidetzan; Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, herriko enpresei hizkuntza gestiorik egokiena lortzen laguntzeko sortutako zentro teknikoa da Elegune.

Argazkian, ziurtagiriak banatzeko ekitaldian izan ziren Kimu Bateko ordezkariak, aitortzaren agiria eskuetan dutela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide