Marea Urdina egitasmoaren sustatzaileak Azpeitiko igerilekuan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

18:30etik 19:30era igerilekuan egongo dira, nahi duen orori egitasmoaren gaineko informazioa ematen. Gizartea Autismoaren Espektroko Nahasketa (AEN) duten pertsonek bizi dutenaz kontzientziatzeko helburuarekin antolatu dute zeharkaldia, eta uztailean izango da.

Marea Urdinaren antolatzaileak gaur, asteartea, 18:30etik 19:30era igerilekuan egongo dira, nahi duen orori egitasmoaren gaineko informazioa ematen. Gainera, igeritarako txanoak salduko dituzte.

Gizartea Autismoaren Espektroko Nahasketa (AEN) duten pertsonek bizi dutenaz kontzientziatzeko helburuarekin antolatu dute zeharkaldia, eta uztailean izango da. Saturrarandik Hondarribiara egingo dute zeharkaldia, etapatan banatuta. Guztira, 62 kilometroko ibilbidea izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide