Jaso du Xabier Olaizolak pertso-porrako saria

Uztarria.eus 2017ko abe. 20a, 19:30

Xabier Olaizolak irabazi du Uztarria Komunikazio Taldeak eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak elkarlanean egin duten bertso-porra, eta gaur jaso du dagokion saria. Bera hurbildu zen gehien Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean izandako sailkapenera, eta, hori dela eta, 204 euroko diru-saria jaso du (apustu guztiekin bildutako diruaren %60). Gainerakoa, %40, Uztarria Komunikazio Taldearentzat izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide