Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarrek irabazi dute dantza suelto txapelketa

Uztarria.eus 2017ko abe. 22a, 12:28

Gazteen Azpeitiko XVII. Gazteen Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen atzo, Santo Tomas egunez, Sanagustin kulturgunean. Txapelketa Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarrek irabazi dute. Haien atzetik, bigarren, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrek egin dute. Hirugarren postua Enara Arrizabalaga azpeitiarrak eta Iker Sarasua azkoitiarrak lortu dute. Laugarrenak Elaia Elorza eta German Aranburu azpeitiarrak izan dira, eta bosgarrenak June Elorza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia). Hamabi urtetik beherakoen sari berezia, berriz, Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrek eskuratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide