Gaur zabalduko dute Gabonetako umeentzako jolas parkea

Uztarria.eus 2017ko abenduaren 26a

Iazko jolas parkeko irudia.

Gaur, abenduak 26, zabalduko dute aurreneko aldiz, eta datozen egunetan ere (abenduaren 27an, 28an, 29an eta urtarrilaren 2an eta 3an) irekita egongo da. Izarraitz pilotalekuan izango da egun horietan, 16:00etatik 20:00etara. Sarrera bi euro ordaindu beharko da.

Bertan merkatari elkarteak, azken urteetako legez, haurrentzako jolas parkea jarriko du Gabon sasoian. Gaur, abenduak 26, zabalduko dute aurreneko aldiz, eta datozen egunetan ere (abenduaren 27an, 28an, 29an eta urtarrilaren 2an eta 3an) irekita egongo da.

Izarraitz pilotalekuan jarriko dituzte haurrentzako puzgarriak eta jolasak, eta egun horietan zabalik izango da 16:00etatik 20:00etara bitartean. 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas parkerako sarrera bi euro ordaindu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide