San Silbestre lasterketa tarteko, aldaketak izango dira etzi autobus geltokietan

Uztarria.eus

11:00etatik 13:00etara autobusek ez dute geldialdirik egingo Julian Elortza kaleko, Trenaren museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan. Geltoki horietan beharrean sahiesbidean egingo dituzte geldialdiak.

San Silbestre lasterketa dela eta, etzi, hilak 31, 11:00etatik 13:00etara autobusek ez dute geldialdirik egingo Julian Elortza kaleko, Trenaren museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan. Geltoki horietan beharrean sahiesbidean, tren museoaren ondoko oinezkoentzako zubiaren parean, geldituko dira autobusak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide