Sare dinamikak deituta, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko urteko azken manifestazioa egin zuten joan zen igandean, urtarrilaren 31n. Ehunka lagunek hartu zuten parte herriko kaleetan zehar egin zuten mobilizazioan, eta hilaren 13an Bilbon egingo duten manifestazio nazionalera joateko deia egin zuten. Autobusa aterako da herritik, eta dagoeneko eman daiteke izena. (Argazkia: Azpeitiko Sare)