Zorionekoak gu, jada ez baitute kontatzen "kalte egingo dit baina" esan ondoren jandako polboroiek, ezta duela urtebete ezarri eta bete gabe gelditutako asmo onek ere. Ailegatu da berri-usaina darion orri zurian idazten hasteko ordua, geure buruari promesak egitekoa. Biztanleriaren ehuneko laurogeia omen da urte berrirako asmo onen bat ezartzen duena. Zuk ere hitzemango zenuen, akaso, ordainduta duzun gimnasioari probetxu handiagoa ateratzen hasiko zarela behingoz. Astelehenera arte itxaron gabe, bihar bertan dietari ekingo diozula, bai horixe. Amaierarik gabeko eztabaidetan ez egoskortzen saiatuko zarela aurten. Familiarekin denbora gehiago pasatuko duzula aurrerantzean. Urtez urte atzeratu duzun bidaia hori egingo duzula edo, aurten bai, amesten duzun ikastaro horretan izena emango duzula. Reset botoiari sakatu eta zerotik hasiko zarela. Urtean behin, hobeak izan gaitezkeela sinesten baitugu. Merezi dugula pentsatzen dugu, eta aldaketa posible dela esaten diogu geure buruari. Gu berri batekin amesten dugu urtearen lehen orduetan.
Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.