Bilboko manifestaziorako bi autobus aterako dira larunbatean

Uztarria.eus 2018ko urt. 9a, 12:33

Bata goizean abiatu eta gauerdian itzuliko da; bestea 16:00etan aterako da, eta manifestazioa amaitzen denean izango da itzulera. Herriko hainbat lekutan eman daiteke izena.

Bilbon euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean, 17:00etan, Prest gaude. Etsamos dispuestos lelopean, eta Azpeitiko Sarek bi autobus antolatu ditu hara joateko.

Autobusetako bat 10:00etan abiatuko da anbulatorio aurretik, eta ekitaldi guztiak amaitutakoan, 00:00etan, itzuliko dira herrira. Horretarako, Orkatz Kultur Elkartean eman daiteke izena.

Beste autobusa 16:00etan abiatuko da, eta manifestazioa amaitutakoan itzuliko dira Azpeitira. Kasu horretan, Orkatzen eta Niza edo Urola Express tabernetan eman behar da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide