Helduek danborradako entseguetan aurrena aste honetan egingo badute ere, haurrek datorren astean egingo dituzte hiru saioak; datorren asteartean –hilak 16–, asteazkenean –hilak 17– eta ostegunean –hilak 18– egingo dituzte San Sebastian egunean egingo duten danborradarako entseguak. Hiru ikastetxeetako, Juan Antxieta musika eskolako nahiz Itsasi euskal kultur taldeko ikasleek Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte entseguak, 16:00etan hasita.
Urtarrilaren 20ko umeen danborradan irtengo diren zuzendariak, eta bezperako helduenean zuzendari txiki arituko den bakarren bat dagoeneko hasi dira entseatzen. Hain zuzen ere, joan zen astean egin zuten entsegu bat Udal Musika Bandaren Soreasuko egoitzan, eta gaur egingo dute bestea.