Ongizatea eta Osasuna sustatzea helburu, hainbat ikastaro antolatu ditu DYAk. Alde batetik, sorosle eta sorospen ikastaroak emango ditu, eta, bestalde, Bihotz Biriketako suspertze tailerra familian eskainiko ditu DYAko Irakaskuntza Eskolak Azpeitian. Egitasmoa DYA Gipuzkoak antolatu du eta datorren astelehenan, urtarrilaren 22an, hasiko da eta otsailaren 9ra arte luzatuko da. Hiru astez luzatuko da ikastaroa eta astelehenetik ostiralera bitartean emango dira 19:00etatik 21:00etara, Loiola 91 eraikinean.
Ikastaroaren helburuak dira "egunerokotasunean aurki ditzakegun arazoei nola erantzun ikastea: besteak beste, bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak... nola artatu azalduko dugu", diote DYA-koek. Ikastaroaren matrikula 110 euro kostako da, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez inolako osasun ezagutzarik izatea.
Bigarren ikastaroa, Bihotz Biriketako Suspertze tailerra familian izenekoa, hilaren 27an, larunbatean, eskainiko dute, 17:00etatik 19:00etara. DYAk adierazi duenez, heldu bakoitzak sei urtetik gorako hiru umerekin eman dezakela izena, eta bi orduko "saio praktiko eta erraz" baten bidez ikasiko dute, besteak beste, bihotz geldialdi bat identifikatzen eta halako egoera baten aurrean zer egin behar duten". Ikastaroa 8 euro kostako da helduentzat eta 17 urtez beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. DYAren esanetan, lekua mugatua izango da, emandako prestakuntzaren "kalitatea bermatzeko".
Izena emateko edo informazio gehiagorako telefono honetara deitu behar da: 943 46 46 22.