Sansebastianak 2018

Danborradako abesti guztiak entzungai, Uztarrian

Uztarria.eus

San Sebastian festak gerturatzen ari dira. Horren erakusle da helduen danborradarako lehen entsegua gaur egingo dutela 21:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Duela urte batzuetatik Uztarria.eus-en entzungai dira sansebastianetako abesti guztiak, eta horietako batzuk Azpeitian soilik jotzen dira, hala nola Alardea, Agurra, Mandioko polka, Soreasuko Sebastian, Goizeko Izarra eta San Sebastian diana. Horiek denak Jose Luis Frantzesenak, Jose Maria Gurrutxaga Txokolok eta Jose Inazio Aldalurrek egindak edo moldatuak dira.

Abesti guztiak Uztarriaren Soundcloudeko kanalean entzun daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide