Nogen eta Anita Parker zuzenean ariko dira bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko urt. 12a, 12:04

23:00etan hasiko dira kontzertuak. Sarrerak, aurrez erosita, sei euro balio du, eta egunean bertan, zortzi euro. Sanagustin kulturgunean eta 'Kulturaz.eus' atarian eros daitezke.

Urtebeteko bidea egin ostean, Nogen Donostiako taldeak bere lehen lana, Lys, estreinatu berri du, bateria, baxua, gitarra eta ukelelea nahastuz. Anita Parker taldea, berriz, Arrasaten sortu zuten iaz, eta sei abestiko diskoa kaleratu zuten. Nogen eta Anita Parker taldeak zuzenean entzuteko parada izango da bihar, zapatua, Sanagustinen, 23:00etan hasita. Sarrerak, aurrez erosita, sei euro balio du, eta egunean bertan, zortzi euro. Sanagustin kulturgunean eta Kulturaz.eus atarian eros daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide