Pentsioak %0,25 igo izana salatu dute dozenaka herritarrek

Uztarria.eus

Espainiako Gobernuak orain gutxi onartu duen pentsioen %0,25eko igoera salatu dute gaur, astelehena, dozenaka jubilatuk eta pentsiodunek plazan. 70 bat herritar elkartu dira plazan gutxieneko igoera horren aurka protesta egiteko. Izan ere, pentsioen igoera horrekin 2,3 euro gehiago jasoko dituzte pentsiodunek hileak; urtean, 32,2 euro gehiago.

Jubilatuek eta pentsiodunek azaldu dutenez, aurrera begira hainbat protesta deialdi egingo dute, gaia gizarteratzea beharrezkoa dela uste dutelako. "Injustiziaren aurrean jarrera aktiboa" hartzeko deia egin diete pentsiodunei eta jubilatuei gaur plazan bildutakoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide