Arrantzale taldea 50. aldiz irtengo da helduen danborradan ostiralean, San Sebastian bezperan. 1969an irten ziren lehen aldiz arrantzaleak danborradan eta, besteak beste, talde horretan irten ziren aurrenekoz emakumeak danborra jotzen. Urtarrilaren 19ko data bereziaren atarian, bideo hau prestatu dute taldekoek, irudi zaharrak eta berriagoak nahastuta, orain arteko ibilbidearen errepasoa eginez.
Bihar, Urola Kostako Hitza egunkarian taldearen 50. urteurrenaren harira idatzitako erreportajea irakurri ahal izango da.