Sansebastianak 2018

Autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte San Sebastian bezpera gauerako

Uztarria.eus 2018ko urt. 17a, 17:20

Azpeititik Azkoitira bost autobus egongo dira, 02:00etan aurrena eta 06:10ean azkena; eta Zumaiara beste hiru, 02:30 eta 06:15 bitartean.

Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak iragarri ditu San Sebastian festak direla eta, Azpeititik Azkoitira eta Zumaiara, ostiral gautik zapatu goizaldera.

Bost autobus jarriko dituzte Azpeititik Azkoitira joateko: 02:00etan, 03:20ean, 04:10ean, 05:20an eta 06:10ean. Azpeititik Zumaiaraino, berriz, hiru autobus egongo dira: 02:30ean, 04:30ean eta 06:15ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide