Gauean festa kalean hasi baino lehen ere izango da festa giroa bazterretan bihar Azpeitian. Urtero ohi dutenez, herriko ikastetxeek beren danborradak egingo dituzte, eta askotan bezala, eguraldiari begira ibiliko dira gehienak, atarietan edo aterpean egin erabakitzeko.
Goizez eta arratsaldez izango da ikasleen danbor hotsak entzuteko parada. Hauek da Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean prestatu dituzten egitarauak:
- Azpeitiko Ikastola Ikasberri: 16:00etan danborrada egingo dute ikasleek, ikastolan bertan.
- Iraurgi ikastetxea: 15:30ean, San Martin egoitzan joko dute danborra. Ondoren, 15:50ean, Olazko Andre Mariaren plazatik hasita kalean joko dute Iraurgiko ikasleek: herriko plazatik Parrokiara eta handik gora, berriz, Olazko Andre Mariaren plazara joango dira. Eguraldi txarra egiten badu, HHko eta LH 1eko eta LH 2ko ikasleek ikastetxearen Artzubiako eraikinean joko dute, eta LH3tik DBHra bitartekoek Etxe Alaiko eraikinean.