Sansebastianak 2018

Ikastetxeetako danborradak, euriarengandik ihesi

Uztarria.eus 2018ko urt. 19a, 19:41

Ikasle gehienek aterpean astindu dituzte aurten atabalak ikastetxeetako danborradetan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoak izan dira atarira atera diren bakarrak, eta eguraldiak errespetatu egin ditu. Iraurgi Ikastetxekoek kalez kale ibiltzeko asmoa zuten eta asmo horri eutsi diote ia azken ordura arte; baina, azkenean, txikienek Artzubiko ikastetxean eta gaztetxoek Etxe-Alaikoan egin dituzte danborradak. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain ere aterpean egin dituzte saioak, bai Euskal Herria kalean eta bai Perdillegin, eta ateak itxita.

Bilduma honetan, hiru ikastetxeetako danborradetan hartutako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide