San Sebastian eguneko bandera jaisteko danborradan 11 taldek parte hartu dute. Olazko Andre Mariaren plazatik irten eta Alde Zaharrean ibilbidea egin ondoren, herriko plazan elkartu dira denak. Gauerdian herriko bandera jaitsi dute Mikel Ibarzabal Festetako zinegotziak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak udaletxeko balkoian. Hala, isildu dira aurtengo danbor hotsak. Plazan, guztira, zortzi pieza jo dituzte danborradako taldeek. Bandera jaisteko aurtengo danborradan parte hartu duten taldeak izan dira: Iraurgi SB, Barratsu, Loiolabide Zahar, Oilosoro, Zezenzaleak, Arrantzaleak, Basazabal, Barrenetxe, Zokoa, Mendizaleak eta Gastadoreen danbor taldea.