Sansebastianak 2018

Dozena bat lagunek protesta egin zuten atzo sokamuturraren kontra

Mailo Oiarzabal

Atzo, San Sebastian egunez, sokamuturraren kontrako eta animalien aldeko protesta egin zuten dozena bat lagunek plazan. Eguerdirako zuten protesta deituta Azoka Plazaren aurrean, eta zezena plazan zebilen artean oihuka jardun zuten. Arratsaldekoan ere, plazan zezena ibili zen bitartean pankartekin protesta egin zuten. Euskaraz eta gaztelaniaz jardun zuten protestan: Sokamuturrik ez; Zezenak zelaietan; eta, Tortura ez da kultura leloak oihukatu zituzten.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide