Azpeitiko EAJk hileroko batzarra egingo du bihar

Uztarria.eus 2018ko urtarrilaren 22a

20:00etan elkartuko dira jeltzaleak, Batzokian.

Azpeitiko EAJ alderdiak urtarrileko batzarra egingo du bihar, urtarrilak 23. Jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira, Batzokian, eta alderdiak dei egin die alderdikide guztiei biharko batzarrera joan daitezen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide