Artzain-inudeekin irteten den danbor taldea osatzeko deialdi irekia egin du aurten ere Udalak. Otsailaren 11n, Jai karnabalean, irtengo da kalera artzain-inudeen konpartsa eta harekin, azken urteetan bezala, danbor taldea eta umeen danborradako karroza ere bai.
Danborra jotzen irten nahi dutenek izena eman behar dute Udaleko Kultura bulegoan edo hango 943-157068 telefonora deituta. Jai karnabaleko irteera prestatzeko bi entsegu egingo dituzte, otsailaren 2an eta 8an, 20:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola kalea, 6 - behea). "Parte hartzeko asmoa duen orok, entsegura agertu beharko" duela aurreratu dute.