Festa "koloretsua eta alaia" egin zuten atzo arratsaldean San Martin egoitzan, urtero legez Ostegun Gizen eguna merezi bezala ospatzeko. Izarra trikitilarien musikak lagunduta, "jendea barre eta dantza egiteko gogoarekin" ibili zela azaldu dute egoitzakoek. "Plazera da San Martin egoitzako saloia horrela ikustea", diote. Eta eskerrak eman nahi izan dizkiete "hori posible izateko lana egin duten guztiei", egoitzako langileak, boluntarioak eta egoiliarren senitartekoak gogoan.
(Argazkiak: San Martin egoitza)