Karnabalak 2018

Jende ugari bildu da haur mozorrotuen desfilean

Uztarria.eus 2018ko ots. 12a, 15:37

Eguraldi iragarpen kaxkarra dela eta, ohi baino laburragoa egin dute inauterietako haurren desfilea, eta Izarraitz pilotalekuan eman diote kalejirari amaiera. Han jaso dituzte haurrek eta gaztetxoek beste urteetan plazan jaso ohi zituzten gozokiak. Ateri egin du desfileko unean, eta jende ugari animatu da bertan parte hartzera.

Arratsaldean ere jarraituko du festak. Hona hemen gaurko egitaraua:

16:15. Zezenaren irteera iragarriko dute Plaza Txikian Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak. Ondoren, txistulariek zezenak egingo duen ibilbide bera egingo dute.
16:30- 20:00. Sokamuturra.
19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
19:30. Urolatarrak txaranga kalerik kale.
23:00- 02:30. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
00:00. Los Pasai txarangaren eta Bricadeira perkusio taldearen emanaldiak kalean.
00:30. Itsasi taldeko ttuntturroak eta helduen mozorro lehiaketa.
Ondoren, helduen mozorro lehiaketako sari banaketa, udaletxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide