Karnabaletako astelehen gaua giro ezinhobean igaro dute azpeitiarrek. Beste urte batez, askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira bart, eta, ohi bezala, sormenak ez du hutsi egin: Sanagustingo oholtza, barrakak, Veneziako inauteriak, errugbiko taldea, musika jartzaileak, errege magoak eta pajeak... Hotzari aurre eginez, herritarrek kaleak aprobetxatu dituzte beraien mozorroak erakusteko.
Horrez gain, helduen mozorro lehiaketako sariak banatu ditu goizaldean:
Tabernak
Amaia taberna. Lau lagunentzat afaria jaso zuten.
Banakakoak
Lehen saria. Organo Erromantikoaren Zikloak jaso zuen 200 euroko saria.
Bigarren saria. Xaguxatarrak jaso zuen 150 euroko saria.
Higarren saria. Bi lagunentzat afaria Azukar-azukar-ek jaso zuen.
Taldekakoak
Lehen saria. 800 euroko saria Sanagustin Kultur festa taldeak lortu zuen.
Bigarren saria. Errugbi taldeak irudikatuz mozorrotutako kuadrillak jaso zuen 700 euroko saria.
Hirugarren saria. Veneziako karnabalak taldeak 500 euroko saria eskuratu zuen.
Laugarren saria. Gure hiru errege magoak taldeak afaritarako txartela jaso zuen.
Karnabalei amaiera emateko, honako egitaraua izango dute gaur:
16:30etik 20:00etara. Sokamuturra.
16:00. Umeentzako jolasak Olazko Andre Mariaren plazan.
18:30. Irulitxa txaranga.
20:00. Inauteriei amaiera emateko suzko zezena plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.