Ostegunean, otsailaren 22an, oilagorren ehizarako denboraldian zehar erabilitako txartelak jasoko dituzte Ollagorra elkartean, 19:30etik 20:30era bitartean.
Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak jakinarazi duenez, denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" da. Horregatik, nahi dutenei Ollagorra elkartetik pasatzeko aukera eskaini diete. Hala ere, jakinarazi dute "norberak bere kabuz" ere egin ahal duela, federaziora zuzenduta.
Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 22an eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean. Hau da, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean Ollagorra elkartean.