Azpeitiko EAJk asteartean egingo du hileroko batzarra

Uztarria.eus 2018ko otsailaren 17a

20:00etan hasiko da otsaileko bilera eta Batzokian elkartuko dira jeltzaleak.

Datorren asteartean, hilaren 20an, egingo du Azpeitiko EAJk bere hileroko batzarra. Batzokian elkartuko dira jeltzaleak, ohiko orduan, 20:00etan hasita. Alderdiak dei egin die alderdikide guztiei astearteko batzarrera joan daitezen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide