Otsaileko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Bihar, otsailak 28, odola emateko hileko hitzordua izango dute odol-emaileek, anbulatorioan. Hileko azken asteazkenetan egin ohi duten bezala, bihar ere 17:00etatik 21:00etara bitartean eman ahal izango dute odola anbulatorioan.

Hurrengo hitzordua martxoaren 28an izango da, leku eta ordu berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide