Hell Beer Boys, Baserriko Ollaxkue Labien eta Rotten XIII, zapatuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko ots. 27a, 19:32

Baserriko Ollaxkue Labien taldeak Din Dan OI! egunean eskainitako kontzertuko irudia.

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Hiru zuzenekoak ikusteko sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

Beste aste batez kontzertuak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak. Zapatuan, martxoaren 3an, zuzeneko bana eskainiko dute Hell Beer Boys, Baserriko Ollaxkue Labien eta Rotten XIII taldeek, 22:30ean hasita. Kontzertuak puntual hasiko dira. 

Beasaingo Hell Beer Boys taldeak Cuando ya no quede nadie diskoa aurkeztuko du, eta Rotten XIII taldeak OI! Baldorba lana eramango du Gaztetxera. Baserriko Ollaxkue Labien taldeak, berriz, "oilategiko punk doinuak" eskainiko dizkie bertaratzen direnei. 

Nafarroatik autobusak antolatu dituzte zapatuan Azpeitiko Gaztetxean izango diren kontzertuez gozatzera etortzeko, eta dagoeneko ez dago lekurik horietan. Beraz, ez da jende faltarik izango larunbateko hitzorduan.

Kontzertuak ikusteko sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide