Iñaki Egaña historialariak 1936ko gerra eta frankismoaren eraginak Euskal Herrian hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Egaña ordu eta erdiz aritu zen solasean, eta berrogei lagun inguru hurbildu zen kulturgunera haren azalpenak entzutera.
Orkatzen 25. urteurrenaren harira antolatu dituzten ekintzen artean zegoen atzokoa. Gaur, osteguna, beste hitzordu bat izango da Orkatzen, 22:00etan hasita: Unai Ormaetxearen bakarrizketa.