26 lagun eta argazkilaritzarako zaletasuna, IX. Gau Txori rallyan

Iazko Gau Txori argazki rallyko bilduma irabazlea (Imanol Manterola).

Parte-hartzaileek martxoaren 11rako bidali beharko dituzte aukeratutako argazkiak, gai bakoitzetik bat, gehienez.

Joan zen zapatuan, martxoaren 3an, izan zen Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatu ohi duen Gau-Txori rallya, eta beste urte batez parte-hartzaile ugari animatu zen probara. Argazkilaritzarako duten zaletasunak bultzatuta, 26 lagunek eman zuten izena aurtengo sariketan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritakoak: Zumaia, Donostia, Beasain, Andoain, Errenteria, Barakaldo... Azpeitiko argazkilariak ere ez ziren falta izan. 

Gau Txori rallyan parte hartu zuten argazkilariek honako gai hauek landu behar izan zituzten: arkoa, silueta, bi elementu, eskultura eta mugimendua.

Behin egin beharrekoak bukatuta, sabelak betetzeko tartetxoa hartu zuten parte-hartzaileek, eta 20 lagun joan ziren urtero antolatzen duten afarira.

Parte-hartzaileek martxoaren 11rako bidali beharko dituzte aukeratutako argazkiak, gai bakoitzetik bat, gehienez. Irudiak argazkiakaae@gmail.com helbidera bidali beharko dira, partaidearen zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adierazita. 

Iaz Imanol Manterola zumaiarrak irabazi zuen Gau Txori Rallya.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide