'El cuaderno de Sara' eta 'Salvando al reino de OZ', Soreasuko asteburuko zinema eskaintzan

Uztarria.eus

El cuaderno de Sara (Norberto Lopez Amado, Espainia, 2018) eta Salvando al reino de OZ (Darina Shmidt eta Vladimir Toroptxin, Errusia, 2018) dira asteburu honetan Soreasu antzokian emango dituzten bi filmak.

Kongoko oihanean desagertu zen ahizparen bila Afrikara, 'gerra-gizonen' lurraldea deritzon herrira, iritsiko den emakumearen istorioa kontatzen du El cuaderno de Sarak (bideoan, filmaren trailerra). Salvando al reino de OZ, berriz, bereziki haurrei zuzendutako animaziozko filma da.

Zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:00etan izango da ikusgai El cuaderno de Sara. Salvando al reino de OZ, berriz, igandean 16:30ean hasita emango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide