'Euskara eta gaztelania XVI. mendeko Nafarroan' hitzaldia emango du Peio Monteanok igandean Sanagustinen

Uztarria.eus

Monteanoren liburuaren azala.

11:00etan hasiko da Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatutako ekitaldia.

Peio Joseba Monteano historialari eta soziologo nafarra Azpeitian izango da igande honetan, Euskara eta gaztelania XVI. mendeko Nafarroan izeneko hitzaldia eskaintzeko.

Berak iaz argitaratutako El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI liburuan oinarrituko ditu hitzaldiko azalpenak Monteanok. Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatu du ekitaldia eta 11:00etan hasiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide