Jose Antonio Fernandez bizkaitarrak irabazi du aurtengo Gau Txori argazki rallya

Gau Txori argazki rallyko bilduma irabazleko irudi bat. (Jose Antonio Fernandez)

Igor Froilan argazkilariaren bilduma izan da bigarren sailkatua eta Iñaki Etxenagusiarena hirugarrena. Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa martxoaren 24an egingo du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Horrekin batera eskainiko du aurtengo ediziora aurkeztutako irudi bildumen proiekzioa.

Badu irabazlea Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako IX. Gau Txori argazki rallyak. Atzo, martxoak 14, elkartu zen sariketako epaimahaia, eta aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta baloratu ondoren, Jose Antonio Fernandez bizkaitarraren bilduma nabarmendu zuen. Igor Froilan argazkilariaren bilduma izan da bigarren sailkatua, eta argazki elkarteko Iñaki Etxenagusiarena hirugarrena. 

AAEk laugarren sari bat ere banatzen du, argazki rallyaren podiumetik kanpo gelditzen den aurreneko azpeitiarrari zuzendutakoa. Aurten, Juan Mari Ibarzabalek jaso du sari hori.

Gau Txori rallyan parte hartu zuten argazkilariek honako gai hauek landu behar izan zituzten: arkua, silueta, bi elementu, eskultura eta mugimendua. Orotara, Euskal Herriko hainbat txokotako 26 argazkilarik hartu zuten parte sariketan.

Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa martxoaren 24an egingo da, oraingo honetan oraingo honetan Baigera I-eko hegoitzan. arratsaldeko 18:00etan. Horrekin batera  aurtengo ediziora aurkeztutako irudi bildumen proiekzioa eskainiko da.

Iaz Imanol Manterola zumaiarrak irabazi zuen Gau Txori argazki rallya.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide